HITZEN LIHOA 2025
Intimitateaz

Azaroak 10etik 16ra, Oiartzunen

intimitatea

Intimitatea ez da hasi eta bukatu norberarengan egiten: elkarrizketan ari da inguruarekin, eta, horregatik, badu dimentsio kolektibo bat ere. Ikuspegi horretatik arituko gara gogoetan eta esperimentazioan herriko eta kanpoko sortzailekin.

Egitaraua

19:00etan

INTIMITATE PLASTIKOA pintura-erakusketaren inaugurazioa.
Landetxeko sarreran, tabernaren ondoan.

19:00etan

Miren Amurizaren MANIFESTUA  eta Leire Vargas eta Jaime Nietoren BIZI SINTETIKOAK poesia musikatu emanaldia.

Landetxe Kultur Aretoan. Gonbidapenak sarrerak.oiartzun.eus webgunean.

17:00etatik 18:30era

Haur Filosofia saioa NON EZKUTATU DA NIRE INTIMITATEA? Maitane Nerekan filosofoaren eskutik, intimitateaz, LH 4-5-6ko ikasleekin Abaraxka Ludotekan.

19:00etan

Pote filosofikoa INTIMITATEA PRIBATUA AL DA BETI?  Maitane Nerekan filosofoaren eskutik, intimitateaz Kastro Berri tabernan.

19:00etan

ANALISI INTIMO BAT  mahai-ingurua Ula Iruretagoiena (arkitektoa), Miren Guilló (antropologoa) eta Maider Galardirekin (kazetari eta ikerlaria).

Landetxe Kultur Aretoan. Gonbidapenak sarrerak.oiartzun.eus webgunean.

11:00etan

BARNE-PAISAIAK lantegia, helduentzat, Dejabu konpainiaren eskutik.
Arizmendienean.

Izena eman behar da  hitzenlihoa@gmail.com helbidera idatzita, azaroaren 13a baino lehen.

22:00etan

IZAKI GARDENAK taldearen kontzertua.

Sarrerak sarrerak.oiartzun.eus webgunean 12€ edo egunean bertan leihatilan 15€.

10:00etatik 13:30era

II. LIBURU AZOKA TTIKIA

Kontzejupean.

10:30etik aurrera

AZTITZA liburuaren Irakurketa jarraitua.

Kontzejupean.

14:00etan

BERTSO-BAZKARI LITERARIOA, Alaia Martin, Unai Iturriaga eta Maider Arregirekin, Oier Guillanek aurkeztuta.

Girizia elkartean. Sarrereren erreserba  hitzenlihoa@gmail.com helbidera idatzita:

orokorra 20€, langabetua 15€, bertso-saioa bakarrik 5€.

Laguntzaileak

oiartzungo-udala
argia
hitza
orona
doinuele